
Zumarteren 40. urteurrena: musika-eskolako argazki eta bideo erakusketa
Laguntzailea: Usurbilgo Udala.
Ordutegia:
Asteartea, asteazkena, osteguna eta ostirala 17:30-20:00
Larunbata 11:30-14:00 / 17:30-20:00
Igandea 11:30-14:00
2025ean 40 urte beteko ditu Zumarte Musika Eskolak. Hamaika ikastaro, emanaldi eta bizipen. Hauek denak oroitu eta omentzeko ekitaldi ugari izango dira 2025ean. Ekitaldi hauen barruan kokatzen da argazki eta bideo erakusketa. 40 urtean zehar musika eskolatik pasa diren eta dauden ikasle eta irakasleei omentzeko modua izango da erakusketa hau.