Albisteak

  1. buruntzaldea
  2. Albisteak
  3. "Gipuzkoa Bertsotan" Txapelketako saio bat Hernanin izango da
Hernani

“Gipuzkoa Bertsotan” Txapelketako saio bat Hernanin izango da

Gipuzkoa Bertsotan Txapelketa dagoeneko martxan da, guztira 74 bertsolarik hartuko dute parte eta hilabeteko epean 24 saio jokatuko dira Gipuzkoan zehar. Irailean hasiko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea izango da, eta bertsolari bakoitzak bi saiotan hartuko du parte.

Txapelketa honetan parte hartzen duten bertsolarietatik 30 izango dira Gipuzkoako Txapelketa jokatzeko aukera izango dutenak.

Maiatzaren 17an, igandea, Hernanin jokatuko da lehenengo itzuliko azken saioa eta, saio guztiak bezala, bi zatitan banatuta egongo da: goizeko saioa 11:30ean hasita eta bigarren saioa 17:30ean.