Euskara eskaintza herrian
16 urtetik gorakoentzat euskara ikasteko eskolak, eskaintza zabala:
- AEK euskaltegian (Elkarteen Etxea, San Joan kalea 42, 1. solairua).
- Mailak, ordutegiak eta matrikula-prezioak galdetu euskaltegian.
- Udalaren dirulaguntza handiak (%85 edota %100, baldintzen arabera). Dirulaguntza ikasturte hasieran eskuratzeko aukera.
- Informazio gehiago: urnieta@aek.eus edo 662 338 747.
Mintzalagun: astean behin eremu ez formalean euskara praktikatzeko aukera.
- Doan.
- Informazio gehiago: urnieta@aek.eus edo 662 338 747.
Zilegi eskola: askotariko gaiak lantzeko saio dinamikoak, hilean behin, eztabaidatuz, hausnartuz, landuz, sortuz, elkarreraginez euskara lantzeko eta gaiei buruz ikasteko. Horrez gain, maiatzean Zilegi Astea antolatzen da.
- Doan.
- Informazio gehiago: zilegieskola@aek.eus edo 663 043 314.
Gaztelekua (11-16 urte): Gaztelekuko espazioen erabilera libreaz gain, hainbat aisialdi-ekintza antolatzen dira udan eta aste santuko eta gabonetako opor garaietan.
- Informazio gehiago: gazteleku@urnieta.eus edo 943 333 972 / 608 928 311.
Udaleku irekiak (4-12 urte): ekaineko azken astean eta uztail osoan zehar udalekuak astebeteko txandatan.
- Eguzkitan Blai aisialdiko udalekuak (4-12 urte).
- Kirol Udalekuak (9-12 urte).
- Informazio gehiago: udalekuak@urnieta.eus edo 943 008 033.
Errefortzu saioak: euskararen ezagutza indartzeko saioak DBHko ikasleentzat.
- Doan.
- Herriko ikastetxe batean matrikulatuta egon behar da.