Albisteak

  1. buruntzaldea
  2. Albisteak
  3. II. Topa Eszenika izango da Usurbilen

II. Topa Eszenika izango da Usurbilen

Irailaren 16an hasiko da II. Topa Eszenika Usurbilen. Topagune horretan, antzerki esperimentazioko tailerrak eta ikuskizunak izango dira euskaraz. Topa Eszenikako antzerki-esperimentazio tailerrak Sutegin izango dira eta bertan parte hartzeko aurrez matrikula egin beharko da.

 

 

Bi ikastaro izango dira: “Teatroa eta poesia” eta “Aktorea eta pertsonaia. Adierazpena eta sorkuntza”. Oier Guillan, Iñigo Ortega, Amaia Fernandez, Ainhoa Alberdi eta Margari Altolagirre izango dira bi ikastaroetako irakasleak.

 

Bestalde, aurten sortu berri den Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea (EHAZE) ezagutzeko aukera izango da topaketaren azken egunean, irailaren 19an, 18:00etatik aurrera Sutegin egingo den aurkezpen mahai-inguruan.

 

Topa Eszenikan Herio heroi, Mikelenek eta Munstroa antzezlanak ikusteko aukera izango da besteak beste.

 

*Ikusi egitaraua