Udara iristear da, eta horrekin batera, herritar asko hasi da ordurako planak egiten. Horretarako, makina bat aukera eskaintzen ditu urtero Astigarragako kiroldegiak, baita aurten ere.
Ikastaro eta saioak, haur eta helduentzat
Haur, gazte nahiz helduek izango dute aukera kiroldegiko ekintzetan parte hartzeko. Haur eta gazteentzat, denera zazpi ekintza desberdin antolatu dituzte: igeriketa, Jolas Txiki, Multikirola, Irristaketa, Jump Fit, Zumba eta Ziklo Indoor, gazteentzat.
Ikastaro gehiago dira, ordea, helduek praktikatu ahal izango dituztenak; denera, 14: Pilates, Aeropilates, Hipopresiboak, Fit Pump, Zumba, Aerobika, Jump Fit, Ziklo Indoor, Group Pole Circuit, Hiit, Bosu Xtreme, Gliding, Irristaketa eta aurtengo berrikuntza TRX.
Igerileku denboraldia ekainaren 13an hasiko da irailaren 16ra arte luzatuko da.
Izenematea, kiroldegian astelehenetik aurrera
Izena eman nahi duenak, kiroldegian bertan apuntatu ahal izango da astelehenetik ekainaren 8ra bitarte. Informazio gehiago nahi duenarentzat: kiroldegia@astigarraga.eus emailean edo 943 33 36 76 telefonoan.
Musika udalekuetan eta multikirolean ere astelehenean hasiko dira.
* Edukia Kronika.eus webguntik hartua da.