Albisteak

  1. buruntzaldea
  2. Albisteak
  3. UEU-ko ikastaroetan izena emateko epea zabaldu dute
Andoain
Astigarraga
Hernani
Lasarte-Oria
Urnieta
Usurbil

UEU-ko ikastaroetan izena emateko epea zabaldu dute

Aurtengo Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroetan matrikula egiteko epea zabaldu dute. Ikastaroetan izena eman nahi duenak, uztailaren 13a baino lehen egin beharko du matrikula.

Ikastaro guztiak Eibar, Iruñea eta Baionan izango dira eta guztira 38 ikastaro eta lau jardunaldi antolatu dituzte. Besteak beste, artea eta musika, ingeniaritza eta teknologia, giza zientziak, gizarte zientziak eta zientzia arloak landuko dituzte aurtengo Udako Euskal Unibertsitatean.

Ikastaroei buruzko informazio gehiago UEU-ko web orrialdean aurkituko duzu.

Buruntzaldeko udalek dirulaguntzak ematen dituzte ikastaro horiek egiteko. Informazio gehiago hemen.