Albisteak

  1. buruntzaldea
  2. Albisteak
  3. 2019an 124 lagunek atera dute karneta euskaraz Buruntzaldean
Andoain
Astigarraga
Hernani
Lasarte-Oria
Urnieta
Usurbil

2019an 124 lagunek atera dute karneta euskaraz Buruntzaldean

Herritarrak animatu nahi dituzte, esparru honetan ere, euskara erabil dezaten. 2019an zehar 124 herritarrek eskuratu dute gidabaimena euskaraz, 2018an baino 14 lagun gehiagok. Eta hamar urtean zehar 1.027 izan dira guztira Buruntzaldeko autoeskoletan euskaraz ikasi eta baimena eskuratu dutenak.

Hauxe izan da hamar urteotako bilakaera

 

2010

2011

2012

2013

2014

2015

2016

2017

2018

2019

Buruntzaldea

34

60

112

135

140

113

96

103

110

124


 

Bederatzi dira egitasmoan parte hartzen duten autoeskolak eta sarituak ere halaxe dira, 9, bat autoeskola bakoitzeko (Hernanin 3, Andoainen 2 , Lasarte-Orian 1, Astigarragan 1, Urnietan 1 eta Usurbilen 1): Otamendi, Hernani, Lagunak, Bengoetxea, Mendi, Mugica eta Solozabal (Autoeskola batzuk herri batean baino gehiagotan daude).

Zozketan parte hartzeko hauexek dira baldintzak:

  • Buruntzaldeko herriren batean erroldatuta egotea.
  • Gidabaimenaren atal teorikoa gainditu izana 2019ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 bitartean Buruntzaldeko autoeskolaren batean.

Hauexek izan dira aurtengo sarituak

  • Andoain: Eider Sagarzazu Olaskoaga (Mendi autoeskola) eta Garazi Urkola Arsuaga (Mendi autoeskola)
  • Astigarraga: Peru Ruiz Irisarri (Otamendi autoeskola)
  • Hernani: Asier Lako Maiz (Otamendi autoeskola) / Mikel Lizeaga Romano (Otamendi autoeskola) eta Pettan Uralde Conde (Otamendi auoeskola)
  • Lasarte-Oria: Maddi Sukunza Gomez (Mugica autoeskola)
  • Urnieta: Ane Loitegi Ugalde (Hernani autoeskola)
  • Usurbil: Imanol Furundarena Maiz (Solozabal autoeskola)

Egitasmoa indarrean dago 2020an zehar ere, eta maiatzean indartu egingo da: 18 urte betetzen dituzten herritarrei gutun bat bidaliko zaie udaletatik gidabaimena euskaraz ateratzeak dituen abantailen berri emanez eta hala egitera animatuz. Gazte askok uda partea aprobetxatzen dute gidabaimena aeratzeko; beren ikasketak euskaraz egin dituzten gazteak dira eta ezinbestekoa da helduarorako urrats garrantzitsu eta erakargarri hori euskaraz eman ahal izatea. Hortik udalon inplikazioa eta autoeskolen ahalegina.