Kultur agenda
Familia
Familia
Pertsonon ikaskuntza-prozesuan berebiziko garrantzia du haurtzaroak. Bizitzako lehen urteetan garatzen dira gerora baliagarri izango ditugun zenbait gaitasun, tartean hizkuntzarena. Komunikatzeko ez ezik, mundua izendatu eta interpretatzeko funtsezkoa da. Haurraren bizitzan familiak duen pisua aintzat hartuta, agerikoa da transmisioak txikiarengan duen eragina; izan ere, etxean jasotzen du eredua, estimulua. Horregatik, haurraren unibertsoa euskaraz eta euskaratik elikatzen badugu hizkuntzaren jabekuntza izugarri erraztuko diogu.
Albisteak
Udalak eta herriko hiru ikastetxeek, elkarlanean, euskara errefortzu klaseak eskainiko dituzte, datorren ikasturtean
HH5etik DBH4ra bitarteko ikasleek izango dute euskara errefortzu klaseak jasotzeko aukera, Zubietan, Aginagan eta Usurbilen. Saioak Ttakun elkarteak diseinatuko ditu,…
GEHIAGO IRAKURRI >Udako solstizioaren ospakizuna egingo da Chillida Leku museoan
Ekainaren 21ean, 20.00etan, Udako solstizioaren ospakizuna egingo da Chillida Leku museoan. Aurten, Oreka Tx taldearen eskutik “Elkarrizketak” izeneko ibilbidea egingo…
GEHIAGO IRAKURRI >Presta ezazu gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz
Baztertu aurreiritziak eta hautsi inertziak! Buruntzaldeako sei udalok (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil), eskualdeko autoeskolekin batera, euskararentzat hain…
GEHIAGO IRAKURRI >