Mendi Tour Urnieta 2026

Mendi Tour Urnieta 2026

Mendiko zinemarik onena Sarobera itzuliko da.

Mendi Film Festival jaialdiko pelikula onenen zirkuituaren 9. edizioa Urnietara iritsiko da, BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiaren iazko edizioan nabarmendu ziren hiru filmekin: Cantos y Flores, Izarren zaunka eta Trango; Hiru pelikula, mendiaz gozatzeko eta abentura, emozioa eta giza istorioak paisaia ikusgarriekin batera bizitzeko.

Cantos y flores

2025, EEBB, 27 min. I Zuzendaria: Julen Elorza
B.O. en, es / SUBT eu, es
Kirol eta Abentura Film Onena BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2025

Anaia hil eta zazpi urtera, harekin burutu asmo zuen amets bati eutsiko dio Karina Carsoliok: Boliviako Huayna Potosi, Illimani eta Sajama mendi ikonikoak igo eta jaistea ahalik eta lasterren, FKTak (ezagutzen den denborarik azkarrena) ezartzen saiatuz. Hillary Gerardi mendi korrikalari zaildua izango du bidaide.

Kirol erronkaz batera, Karinak mina kanporatuko du, zauriak ixteko abagunea aurkituko du, eta espiritualki bere buruarekin eta Naturarekin bat egingo du.

Izarren zaunka

2025, Espainia-Euskal Herria, 18 min. I Zuzendaria: Nagore Eceiza Mujika
B.O. eu / SUBT es
Eitb Euskarazko Film Onena BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia
2025

Bi lagun Larraitzen daude, Mikel Saez de Urabainek Txindoki mendian sortu berri duen bide bat eskalatzeko asmoz. Mikelek berak, bide berria izendatzeko inspirazioa aurkitu nahi du tokiko bake eta lasaitasunean. Iker Urangak, berriz, bere min kronikoetatik eta antsietatetik askatzea lortu nahi du.

Trango

2024, EBB, 45 min. I Zuzendaria: Leo Horn
B.O. en / SUBT eu, es

Eitb Euskarazko Fi

lm Onena BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia
2025

Morrison mendi eskiatzaileek, Nick McNutt eta Chantel Astorgarekin batera, Trango Glaziar Handiaren lehen eski jaitsiera burutu zuten. Arriskuak han eta hemen, oinazea, eta muturreko erronka fisikoa, giza esperientziaren mugak desafiatzeraino. 6.000 metrora, etengabeko esposizioak eta
determinazioak talka egiten dutenean, espedizio-taldearen konfiantza eta laguntza irmoa dira elkarrekin aurrera egiteko giltza.

  • 00

    egun

  • 00

    ordu

  • 00

    minutu

  • 00

    segundu

Data

Ira 22 2026

Ordua

19:00

Kokalekua

Sarobe Arte Eszenikoen Gunea

Kategoria

Herria

Urnieta