Ipuin aurkezpena: Azken galdera amari

Ipuin aurkezpena: Azken galdera amari

Benetako gertaeran oinarrituriko ipuina da “Azken galdera amari”. Ekain eta bere amaren arteko maitasun istorio gordina bezain sakona.Heriotza eta doluaren inguruan, kontzientzia lanketa bat egitea du helburu ipuinak eta bidebatez, berauek lantzeko baliabideak eskaintzea. Bizitza bera bezala, zelofanik gabe agertzen dira ipuinean, heriotza, dolua, bakardadea, galera edota beldurra bezalako hitzak.

Ipuina 5 urtetik aurreragoko haurrentzak da, betiere heldu baten babesean elkarbanatu eta landuz gero, mami gehiago atera diezaiokegu edukinari.

Egilea: Manex Beristain

Data

Aza 14 2023
Expired!

Ordua

18:00

Kokalekua

Biteri kultur etxea
Kategoria

Herria

Hernani