ARTXIBO BILUZIA: Konferentzia performatiboa & antzerkia
Zuzendaritza eszenikoa: Marina Suarez Ortiz de Zarate eta Oier Guillan. Zuzendaritza artistikoa: Idoia Beratarbide. Aktoreak: Intza Alkain eta Javier Barandiaran. Argiztapena: Imanol Garcia. Kolaboratzaileak: Danele Sarriugarte, Nagore Legarreta, Maria Elorza. Ekoizpena: Josu Zubia.
Joan Mari Torrealdai atxilotu zutenean, poliziak bere etxetik dokumentu zenbatezinak eraman zituzten; “Biluzik utzi ninduten, ez fisikoki, bai intelektualki”, kontatuko zuen beranduago. Artxibo biluzia pieza sortzeko egun hartan hutsik geratutako karpeta bat irudikatu dugu, eta baliabide eszenikoekin betetzen saiatu gara, gure buruari eta publikoari galdera hau eginez: “Zer istorio nahi zenuke historiara pasatzea?”.
Konferentzia performatiboa eta antzerkia uztartzen dituen pieza eszenikoa da Artxibo biluzia. Bi aktore ikusiko ditugu eszenan, publikoarekin elkarrizketan, ikerketa bat abiatzen, dokumentu bat akzioa fisikoaren pizgailua izan daitekeen frogatu nahian.
“Joan Mari Torrealdai beka” jarri dute martxan Usurbilgo Udalak eta Jakin aldizkariak. Hori izan da Metrokoadroka kolektiboaren ikerketa eszeniko hau abiatzeko pizgailua.