Kalean otso eta etxean uso
Azken uneko notizia! Hiru Txerritxoak desagertu dira! Gertaerak ez daude batere garbi, baina Otsoak desagertuarazi dituela dirudi… Egunkarietan berri hau zabaltzen da eta herri guztiak Otsoa errudun dela esaten du. Fernandez eta Fernandez detektibeek ikerketa abiatzen dute. Egoera ikusirik, Otsoa bide luze bat egitera beharturik dago eta bere herrialdea atzean uzten du. Ehiztari batek muga babesten du. Txano Gorritxo Amonaren etxera doa, Ehiztariak lagunduta muxu baten truke.
Antolatzailea: Zelabide auzo elkartea