Albisteak

  1. buruntzaldea
  2. Albisteak
  3. Aisiako begirale eta unibertsitateetako uda-ikastaroetarako diru-laguntzak
Lasarte-Oria

Aisiako begirale eta unibertsitateetako uda-ikastaroetarako diru-laguntzak

Aisiako begirale eta zuzendariak

Aurreko irailaren 1a eta aurtengo abuztuaren 31 bitartean begirale ikastaroa hasi eta bukatu duten herritarrek, matrikularen % 50 arteko (250 euro gehienezko kopurura arte) beka jasotzeko aukera dute, baldin eta ikastaroa euskaraz eta Eusko Jaurlaritzak homologatua izan bada eta alderdi teorikoa gainditu baldin badute. Zuzendari ikastaroa egin dutenen artean, berriz, baldintzak berdinak dira eta bekaren gehienezko kopurua 150 €koa izango da. Batzuen zein besteen kasuan, dagokion ikastaroa bukatu eta hurrengo hamabost egunen barruan aurkeztu beharko du interesatuak eskaera. Beranduenez urriaren 31n.

Unibertsitateetako udako ikastaroak

Unibertsitateko ikasleek, langabetuek edo erretiratuak direnek, berriz, aurtengo udan unibertsitate bateko uda-ikastaroa euskaraz eginez gero, matrikularen %50 arteko diru-laguntza jaso ahal izango dute. Bekak soilik matrikulako gastuak estaliko ditu, egoitza, garraio eta antzerako gastuak ez ditu estaliko.

Kasu honetan ere, dagokion ikastaroa bukatu eta hurrengo hamabost egunen barruan aurkeztu beharko du interesatuak eskaera. Beranduenez urriaren 31n.

Eskaera-orriak Udalaren web-orrian zintzilikatuta daude edo euskara zerbitzura hurbilduta jaso ahal izango dira. Informazio gehiago nahi izanez gero 943376184 telefonora dei liteke.