Buber sariak Internet&Euskadi elkarteak antolatzen ditu urtero. Lehenengo sariketa 2000. urtean izan zen, eta harrezkero, urtero-urtero, euskal web gunerik onenak aukeratu izan ditu.
Euskaldunek gehien atsegin eta erabiltzen dituzten web guneak saritzen dituzten Buber Sariak Guggenheim Museoan banatu zituzten, abenduaren 11n. Buruntzaldea.eus Euskararen Sustapenaren Arloko Web Gunerik Onena sailean izendatu zuten.
Euskararen sustapenaren arloko web gunerik onena saileko finalistak hauek izan dira:
- http://www.argia.com
- http://www.buruntzaldea.eus
- http://www.dobera.com
- http://www.euskara21.euskadi.net
- http://www.sareblog.com
Aurtengoa sarien seigarren aldia da, eta honakoak izan dira irabazleak:
- www.sidrerias.ws gunerik erabilgarrienaren kategorian,
- www.botasarean.biz web gunerik ikusgarrienarenean,
- www.baserrieskolak.com dibertigarrienarenean,
- www.paseosvirtuales.com berrikuntzarenean,
- www.lotura.com erabilerrazenarean,
- www.akaridesign.net merkataritza elektronikoarenean,
- www.argia.com euskararen sustapenarenean eta
- www.arreglamicalle.com herritarrentzako zerbitzuenarenean.
Irabazle guztiek Vicente Arnoriagak eginiko eskultura jaso zuten.