Albisteak

  1. buruntzaldea
  2. Albisteak
  3. Enara Eizagirre: «Erronkalarien ohituretan bakarrik ez, beraien inguruetan ere izan du eragina»
Hernani

Enara Eizagirre: «Erronkalarien ohituretan bakarrik ez, beraien inguruetan ere izan du eragina»

Erronka zen urtebeteko epean 1.000 herritar baino ge­hiago aktibatzea beren egu­ne­ro­koan euskararen inguruko ohituraren bat aldatzeko, eta amaierako zifren arabera, guz­tira 1.117 pertsonak eman dute izena egitasmoan. Eizagirrek azaldu duenaren arabera, "hilero inkesta bat erabili dugu erronkaren mar­txa kontrolatzeko eta herritarrek zi­tuzten iritziak jasotzeko egi­tas­moaren inguruan".

Hainbat datu nabarmendu ditu elkarrizketan:

  • Elebidunak izan dira izena eman duten hamarretik ia bederatzi (%88,9), baina 131 elebidun har­tzaile aktibatzea ere lortu da
  • Emakumeek nabar­men parte-hartze handiagoa izan dute gizonek baino (ema­ku­me­ak %63,9 izan dira, eta gizo­nak %35,4)
  • Adin-tarte batzuen aktibazioa askoz ere han­diagoa izan da. Partehartzai­le­en ia erdiak (%44,8), 30 eta 44 urte bitartean dituzte.65 urtetik gorako oso jen­de gutxik parte hartu du, konparaketa eginez: erron­ka­la­rien %3,8 izan dira

Erronka talde desberdinak zeuden “Baietz Hernanik!” egitasmoaren baitan. Honakoak izan dira nagusiak:

  1. Euskaraz egitea “eremu guztietan, nire bizitzako harreman posible guztietan”, edota elebidun hartzaileen kasuan “euskaraz dakiten guztiei eskatzea euskaraz egiteko”
  2. Gertuko harreman sareetan euskaraz egitea, “familian”, “bikotekidearekin” edota “lagunartean”
  3. Lankideekin euskaraz egitea

Eizagirrek azaltzen duenez, “euskararen erabilerak gora egin du profil guztietan, elebidunetan eta ele­bidun hartzaileetan, nahiz eta apalagoa izan den, beste behin, bigarren horien artean. Baina ez hori bakarrik, erronkalariek adierazi dutenaren arabera, be­ren inguruan ere eragina izan du saiakera honek: erronkaren hartzaileek edo xede-taldeek ere, euskeraz gehiago egin die­te erronkalariei”.

Elkarrizketa osoa hemen irakur dezakezue.