Para ti
Familia
Pertsonon ikaskuntza-prozesuan berebiziko garrantzia du haurtzaroak. Bizitzako lehen urteetan garatzen dira gerora baliagarri izango ditugun zenbait gaitasun, tartean hizkuntzarena. Komunikatzeko ez ezik, mundua izendatu eta interpretatzeko funtsezkoa da. Haurraren bizitzan familiak duen pisua aintzat hartuta, agerikoa da transmisioak txikiarengan duen eragina; izan ere, etxean jasotzen du eredua, estimulua. Horregatik, haurraren unibertsoa euskaraz eta euskaratik elikatzen badugu hizkuntzaren jabekuntza izugarri erraztuko diogu.