Artxibo biluzia

Artxibo biluzia

Sarrerak: gonbidapen bidez, usurbilkultura.eus-en.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.
Zuzendaritza eszenikoa: Marina Suarez Ortiz de Zarate eta Oier Guillan.
Zuzendaritza artistikoa: Idoia Beratarbide.
Aktoreak: Intza Alkain eta Javier Barandiaran.
Argiztapena: Imanol Garcia.
Ekoizpena: Josu Zubia.

Joan Mari Torrealdai bekaren bidea sortutako lana da.

Joan Mari Torrealdai atxilotu zutenean, poliziak bere etxetik dokumentu zenbatezinak eraman zituzten.

“Ordenatuta zegoena desordenatu, armairu eta txoko guztiak miatu, milaka dokumentu eta paper eraman. Begirunerik gabe. Eta zehaztu edo deskribatu gabe. Inpotentziarik handienarekin ikusten nuen nola ari ziren hondatzen nire bizitza eta lan profesionala, nire ikerketak, nire etorkizuna. Biluzik utzi ninduten, ez fisikoki, bai intelektualki”, kontatuko zuen Torrealdaik beranduago. Artxibo biluzia pieza sortzeko egun hartan hutsik geratutako karpeta bat irudikatu dugu, eta antzerkiaren baliabideekin betetzen saiatu gara: gorputzez eta ekintzez jantzi nahi dugu biluztasuna.

Ekintza eszenikoa, dokumentua, performancea eta antzerkiaren mugetan mugitzen den pieza eszenikoa da Artxibo biluzia. Bi aktore ikusiko ditugu eszenan, publikoarekin elkarrizketan, ikerketa bat abiatzen: dokumentua akzioaren pizgailua izan daitekeen frogatu nahian.

Data

Urr 22 2023
Expired!

Ordua

18:00

Kokalekua

Sutegi Auditorium
Kategoria

Herria

Usurbil