Eñaut Elorrieta

  1. Buruntzaldea euskaraz
  2. Kultur Agenda
  3. Kontzertua
  4. Eñaut Elorrieta

Eñaut Elorrieta

Fantasia du izena Eñaut Elorrietaren disko eta bira berriak. Hamar kantu berriz osatzen den lan honetan, Aitor Etxebarria izan du ekoizle eta bidelagun. Azken bi urteetan eskuz esku egindako lanaren emaitza da Fantasia eta Elorrietaren berezko esentzia harrapatzen saiatu da Aitor Etxebarria, hari modura maitasuna duten kantu soil, bare eta ederrak bilduz diskoan.

Kantu guztiak kantari gernikarrak konposatutakoak dira, eta berak idatzitako hitzez gain, Uxue Alberdi, Iñigo Astiz, Jose Luis Otamendi edo Itziar Ugarte idazleen lanak musikatu ditu.

Emanaldi honetan, Fantasia laneko kantuez gain, bere ibilbide osoko kantuak eskainiko ditu.

Eñaut Elorrieta : ahotsa, gitarra

Ander Zulaika: bateria

Ruben Caballero: gitarra elektrikoa

Fernando Neira: baxua

Txus Aranburu: teklatuak

Sarrerak: otsailaren 27tik aurrera

Data

Mar 16 2023
Expired!

Ordua

19:30

Prezioa

8.00

Kokalekua

Biteri kultur etxea
Kategoria

Herria

Hernani