Esnearen kolorekoa
Mary 1830eko Ingalaterrako landetxe batean familiarekin bizi den hamabost urteko neska da eta esnearen koloreko ilea du. Gainera, hanka batean akats fisiko batekin jaio zen. Hala ere, zigor familiarrari ihes egitea lortu du, bikarioaren emaztea zaintzeko neskame gisa lanera bidaltzen dutenean. Bertan, irakurtzen eta idazten ikasteko aukera izango du.
Liburuetan «marra beltz pila bat besterik ez» ikusteari utziko dio. Itzalen mundua uzten duen heinean, argiak are itsugarriagoak izan daitezkeela ohartuko da, eta horregatik, Maryri bere istorioa kontatzeko ahalmena baino ez zaio geratuko.
Nell Leyshon idazle ingelesaren eleberrian oinarritutako antzezlan honetan, pertsonaia bereziez osatutako mikrokosmos izugarria ikusiko dugu, edertasun tragiko batekin.
Zuzendaria: Fernando Bernués Aktoreak: Aitziber Garmendia, Joseba Apaolaza, Miren Arrieta, Mireia Gabilondo, Jon Olivares, Jose Ramón Soroiz
Tanttaka konpainia
Iraupena: 100 min.