Eukalyptus

Eukalyptus

Zuzendaritza eta dramaturgia: Matxalen de Pedro eta Jon Ander Urresti.

Interpreteak: Jon Ander Urresti eta Beñat Urrutia.

Hau ez da baso bat. Hamen lurra karratua da. Hamen ilarak osatzen doguz. Hamen gatxa da gauzak sustraitik moztea. Hamen, eta hor, eta han. Hau monolaborantza da. Gure bizi-eredua, paisaian islatua. Eukalyptus esatea etekin esatea da. Eukalyptus esatea errekin esatea da. Eukalyptus esatea berrekin esatea da. Eukalyptus esatea gutaz aritzea da. Eroan nazazu basora, eta esango deutsut norena dan, eta zer haziko dan gu falta garenean. Eta zu, zerk sutzen zaitu?

Laguntzailea: Udalbiltza. Guretik Sortuak egitasmoko ekimena.

Sarrerak

Data

Urr 25 2024
Expired!

Ordua

19:00

Prezioa

3,00 €

Kokalekua

Sutegi Auditorium
Kategoria

Herria

Usurbil