Euskaldunen jatorria, historia eta irria

Euskaldunen jatorria, historia eta irria

Euskaldunen benetako jatorria, kultura, historia umorezko bakarrizketa antzeztu honen bidez kontatua. Gure euskara, herria eta kulturaren bizi iraupena ezagutzeko garaia da.

Gure historian barrena bidaiatzeko aukera originala, antzezlan umoretsu honen bitartez. Big Bangetik hasita, gaur arte: Nire aitaren kobazuloa defendatuko dut lehen euskal pintadetatik, euskalduna naiz eta furgoneta daukat leloraino.

Ez da bakarrizketa stand up soil-soila; bertan, umorea, historia, kantuak, musika, 3D efektuak, karaokea eta euskal pertsonaia desberdinen imitazioak izango dira. Lan honekin bakarrizketa egile gisa egindako ibilbideari amaiera emango dio Txiki-k.

Jon Martinez Esnaola, Txiki

Sarrerak

Data

Urr 22 2023
Expired!

Ordua

19:00

Prezioa

5,00 €

Kokalekua

Milagrosa
Kategoria

Herria

Hernani