Gari&Maldanbera

Gari&Maldanbera

Sarrerak: aldez aurretik salgai 10€tan usurbilkultura.eus plataforman. Bazkideek 8€tan eskuratu ahal izango dute sarrera bat NOAUA!ko egoitzan.

Garik, Maldanbera taldearekin batera, bere bakarkako ibilbideko azken 30 urteetako abesti ezagunenak errepasatuko ditu. Horiek guztiak “Gari & Maldanbera. Zuzenean” izeneko diskoan jaso dituzte eta hori da, hain zuzen ere, emanaldi honetan eskainiko digutena. Bestalde, emanaldiak jada prestatzen ari diren ikuskizun berriaren kutsua izango du. Urte amaiera baino lehen album berria argitararuko du Garik bere taldearekin batera.

Dagoeneko gure bizitzako soinu-bandaren parte diren abestiekin berriz gozatzeko gaua izango da beraz!!

Data

Aza 10 - 11 2023
Expired!

Ordua

22:00

Prezioa

10,00 €

Kokalekua

Sutegi Auditorium
Kategoria

Herria

Usurbil