HAN ETA HEMENGO MUSIKAK
Iñar Sastre, pianoa, Iban Gurrutxaga, gitarra elektrikoa eta Javi Perez, tronpetajoleak osatutako hirukoteak, Musikenen, ezagutu zuten elkar 2003an. Bata bestearen ibilbideren miresle izan dira, noizbait proiekturen batean elkarrekin lan egin ere, baina udara honetan bat egin dute hirurak proiektu honetan lehenengo aldiz. Hirukoteren errepertorioan Euskal doinuak, bossa novak,jazz standarrak… aurkitu ditzakegu. Doinutik hasita, inprobisaziora eramaten dute, berriro doinuarekin bukatzeko.