“Handantza” komikiaren aurkezpena eta “Hona bostekoa” erakusketaren irekiera-ekitaldia

“Handantza” komikiaren aurkezpena eta “Hona bostekoa” erakusketaren irekiera-ekitaldia

Udalbiltzako Geuretik Sortuak proiektuaren barruan sortutako “Hona bostekoa” komiki-bilduman, bost komikilarik bost komiki labur sortu dituzte, bakoitza Euskal herriko gune batean kokatua. Hauen artean, Iñaki Martiarena “Mattin” marrazkilariak, 2023ko udan Usurbilen egindako egonaldian, “Handantza” komikia sortu zuen.

Otsailaren 23an Mattinek berak aurkeztuko du komikia eta, horrekin batera, “Hona bostekoa” erakusketaren irekiera ekitaldia izango dugu.

“Nora gaztea Donejakue bidea egiten ari da,oinez. Abenturak bizitzeko irrikaz dago. Usurbilera iristean, herria ezagutzeko aukera izango du: ondarea, ibaia, herritarrak… Bizitzako aberastasunaz ohartuko da.”

Data

Ots 23 2024
Expired!

Ordua

19:00

Kokalekua

Sutegi Auditorium

Herria

Usurbil