“Hitzak Dantzan” Egape DT

“Hitzak Dantzan” Egape DT

Egape Dantza Taldeko 49 gazte dantzari agertokira igoko dira ikasturte amaierako ikuskizun berriarekin.

Egape Dantza Taldeko 49 dantzari gaztek ikasturtean zehar egindako lana jendaurrean aurkeztuko dute ikuskizun berritzaile baten bidez. Emanaldi berezi honek dantzaren bidez hitzak harilkatuko ditu, 16 koreografia originalen bitartez bertsoz bertso uztaia osatu arte.

Ikuskizunak dantza, bertsoa eta sormena uztartzen ditu, gazteen talentua eta esfortzua agerian uzten duen proposamen artistikoaren honen bidez.

Sarrerak salgai 2KN okindegian (San Joan Plazan) ekainaren 3tik aurrera eta ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago txarteldegian.

  • 00

    egun

  • 00

    ordu

  • 00

    minutu

  • 00

    segundu

Data

Eka 15 2025

Ordua

19:30

Kokalekua

Sarobe Arte Eszenikoen Gunea
Kategoria

Herria

Urnieta