Izaki Gardenak

Izaki Gardenak

2012an sortu zuen Jon Basaguren-ek Izaki Gardenak. Ordutik lau disko luze eta hainbat single plazaratu dituzte, indie-rocketik, americanatik eta bestelako estiloetatik edanez. Zer esaten den eta nola esaten den bereziki zaintzen dute, ahotsen doinuei, armoniei eta hitzei bereziki erreparatuz. Giro sotil eta lasaienetatik energia erauntsietara bidaiatzen iaioak dira, oinarri erritmiko sendo eta gitarra zein teklatuen ekarpen ederrekin.

30 kontzertutik gora eskaini dituzte 2025ean zehar. Gainera, disko berri berezi bat argitaratu dute abenduaren 2an: “Sitsak”. Bertan 4 kantu berri eta urteetan zehar diskoetatik kanpo argitaratzen joan diren beste 6 bilduko dituzte.

Sarrerak

  • 00

    egun

  • 00

    ordu

  • 00

    minutu

  • 00

    segundu

Data

Urt 30 2026

Ordua

20:00

Prezioa

10,00 €

Kokalekua

Sutegi Auditorium
Kategoria

Herria

Usurbil