Karpeta urdinak
Anderrek aitak komisaldegian benetan jasan zuena tortura izan zela susmatzen du. Bere susmoak argitzeko, 1960-2014 bitartean Euskadin izandako tortura eta tratu txarrak ikertzeko Eusko Jaurlaritzak egindako proiektua ezagutuko du. Ikerketa honetan
argitaratutako emaitzek izututa, proiektuan parte hartu zuten medikuntzan, psikologian, psikiatrian eta abokatutzan aritutako pertsonekin elkartuko da.
Ander Iriarte zuzendaria bertan egongo da.