Loti ederrak
Loti ederrak ipuin klasikoaren antzerkirako egokitzapena egin du Glu Glu konpainiak. Ipuin klasikoa gaur egungo gai gatazkatsuenetako batez jarduteko baliatu du: haur zein nerabeen sare sozialekiko menpekotasuna. Inposatutako edertasun estereotipoekin haustea du xede lan honek.
Haurren bizitza osasuntsuago, bidezkoago eta zoriontsuago baterako osagaiak erakutsi nahi ditu, musikaren, dantzaren eta antzerki-jolasen bidez, eta ipuinen fantasia eta magia baliatuz.
Istorio honen protagonista nerabe talde bat eta haiek imitatzen dituen neskato bat dira. Denek sare sozialetan arrakasta lortu nahi dute eta nagusiak imitatzen dituen neskatoak ere, bide berdinari heldu eta sareen tranpan eroriko da.
Egilea: Galder Pérez Zuzendaria: Ugaitz Alegria Aktoreak: Andrea Covadonga, Jon Casamayor, Sara Barroeta, Itxaso Quintana
Iraupena: 60 minutu
Glu Glu produkzioak
Adina: 3-12 urte