Loti ederrak

Loti ederrak

Loti ederrak ipuin klasikoaren antzerkirako egokitzapena egin du Glu Glu konpainiak. Ipuin klasikoa gaur egungo gai gatazkatsuenetako batez jarduteko baliatu du: haur zein nerabeen sare sozialekiko menpekotasuna. Inposatutako edertasun estereotipoekin haustea du xede lan honek.

Haurren bizitza osasuntsuago, bidezkoago eta zoriontsuago baterako osagaiak erakutsi nahi ditu, musikaren, dantzaren eta antzerki-jolasen bidez, eta ipuinen fantasia eta magia baliatuz.

Istorio honen protagonista nerabe talde bat eta haiek imitatzen dituen neskato bat dira. Denek sare sozialetan arrakasta lortu nahi dute eta nagusiak imitatzen dituen neskatoak ere, bide berdinari heldu eta sareen tranpan eroriko da.

Sarrerak

Egilea: Galder Pérez     Zuzendaria: Ugaitz Alegria     Aktoreak: Andrea Covadonga, Jon Casamayor, Sara Barroeta, Itxaso Quintana

Iraupena: 60 minutu

Glu Glu produkzioak

Adina: 3-12 urte

Data

Ots 24 2024
Expired!

Ordua

12:00

Prezioa

3,50 €

Kokalekua

Biteri kultur etxea

Herria

Hernani