Mendi Tour 2024

Mendi Tour 2024

Sarrera libre edukiera bete arte.

CANTO RODADO (6´)
Uraren higadura geldoa da. Ez du zerikusirik maiz ibaiko korrontea bezala amiltzen den gure bizimoduarekin. Gure aitona-amonek bota zituzten errekarriak aldatu egiten dira, oharkabean. Horregatik, beharbada, ibaiaren denborak agorrezina dirudi. Fabiok ibaira hurbildu nahi du, berehalakotasuna saritzen duen gaur egungo kadentziatik urruntzeko.
Zuz: Ekhi Alde; Hizkuntzak/VO: ES; Azpitit/Subt: EU/ES

ZERBAIT ALDATU DA (10´)
Pirinioak muturreko kayakean aritzeko paradisua bihurtzen dira udaberrian, desnibel handiko ibai txikiak urtzarotik urez betetzen direnean. Eta mendikateko ibai guztien artean, hegoaldeko isurialdean, bat nabarmentzen da: Ara ibaia. Jan Larrue eta Mikel Sarasola batu egin dira ibai hori iturburutik jaisten saiatzeko. Han goian aurkituko dutenak liluratuta utziko ditu, baina jaitsierak hain atseginak ez diren sorpresak ere ekarriko dizkie.
Zuz/Dir: Mikel Sarasola; Hizkuntzak/VO: EU/ES; Azpitit/Subt: EU/ES

LA GARA (15´)
Kima, La Gara, munduko mendi lasterketarik gogorrenetarikoa da. Italiako Alpeetan egiten da, eta nazioartean oso ezaguna ez den arren, nortasun handia dauka. Lasterketa ikoniko horren istorioa da hau, eta bide batez, baita Hillary Gerardi korrikalariarena ere, paisaia liluragarrietan barrena korrika eginez amets bat gauzatu nahian: Kima lasterketako emakumezkoen marka berria ezarri nahi du.
Zuz: Julen Elorza; Hizkuntzak/VO: EN/IT; Azpitituluak/Subt: EU/ES

OINEZ (18´)
Hiru txango etxeko parajeetan barrena. Bakoitzean, elkarrizketa bat, egi txiki bat errebelatzen duena. Mendia, pausuz pausu, elkarri egiak aitortzea ere badelako. Finean, oinez, mendizaletasun pausatuaren xendara itzuliz, bidea partekatuz.
Zuz: Leire Egaña; Hizkuntzak/VO: EU; Azpitituluak/Subt: EU/ES

CAPTAINS ON EL CAP (54´)
Seb Berthe-ren ametsa “The Dawn Wall” eskalatzea da, munduko biderik zailena, eta Belgikatik Estatu Batuetara, El Capitán-era, iristeko, ezohiko bidaia egingo du. Sei eskalatzaile, bi marinel eta txakur batek osatutako taldea bildu, eta Atlantikoa belaontzi batean zeharkatuko dute hasteko. Ameriketan, autokarabana mexikar zahar batean jarraituko dute bidea gero, Yosemiteraino. Eta behin hara iritsita, talde osoak lagunduko dio Seb-i The Dawn Wall-eko erronka itzelean.
Zuz: Brian Mathé & Morgan Mounchaud; Hizkuntzak/VO: FR/EN; Azpitituluak/Subt: EU/ES

  • 00

    egun

  • 00

    ordu

  • 00

    minutu

  • 00

    segundu

Data

Ira 26 2024

Ordua

19:00

Kokalekua

Sarobe Arte Eszenikoen Gunea

Herria

Urnieta