Mikel Urdangarin

Mikel Urdangarin

Mikel Urdangarinen musika beti da opari belarrientzat eta baltsamo arimarentzat. Gainera, zuzeneko emanaldietarako formatu eta prestakuntza desberdinetara egokitzeko gaitasuna du. Horietako bat laukotea da, eta hainbat instrumenturen soinuez gozatzeko aukera ematen du.

Abantaila batekin: taldekideak dira, kantu bakoitzaren ñabardurak ezagutzen dituzte eta une bakoitzean behar den ukitua ematen diote.

Emanaldian zehar Mikel Urdangarinek bere proiektu eta diskoetan islatu dituen kantuen aukeraketa bat entzungo dugu. Gure bizitzaren soinu banda bilakatu diren abestiak.

Sarrerak

Mikel Urdangarin: gitarra eta ahotsa

Rafa Rueda: gitarra

Ander Hurtado de Saratxo: perkusioa

Jon Cañaveras: baxua

Data

Urt 25 2024
Expired!

Ordua

19:30 - 21:00

Prezioa

8,00 €

Kokalekua

Biteri kultur etxea
Kategoria

Herria

Hernani