Nire fantasia
Zeintzuk dira nire bizitzako ametsak? Zer egin dut beraiekin? Eta zer leku eskaintzen amets horiei nire egunerokoan? Galdera horiek oinarri moduan hartuta, Andoni Mutiloak bere txikitako amets bat errealitate bihurtuko du publikoaren laguntzarekin, kontzertu itxura duen kabaret honetan.
Horrez gain, beste gai batzuk ere lantzen dira bertan: fantasiaren eta errealitatearen arteko talka, lan finko bat izateak gure gizartean duen garrantzia, LGBTI+ kolektiboaren aldeko aktibismoa eta artista izatearen argi-ilunak.
Egilea, zuzendaria eta aktorea: Andoni Mutiloa
Aholkularitza eta kanpo begirada: Amaia Irazabal eta Amancay Gaztañaga