Organo Erakustaldia

  1. Buruntzaldea euskaraz
  2. Kultur Agenda
  3. erakusketa
  4. Organo Erakustaldia

Organo Erakustaldia

XVIII. Soinurbil Musika Astea

 

Martxoak 14-20

Laguntzaileak: Salbatore Parrokia eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

18:00 Salbatore Elizan

19:00 Salbatore Elizan

Usurbilgo Organoa berezia da. 1907an, Parisen eraiki zuten, Cavaillé-Coll lantegietan. Ospe handiko frantziar baroi bat izan zen haren lehen jabea (l´Espée baroia); Ilbaritzen (Baionatik gertu) zuen jauregirako eskatu zuen organoa eraikitzeko. Lehen Mundu Gerra ondorengo diru-eskasiak zirela eta, baroiak bere ondasun batzuk saldu behar izan zituen, eta horien artean, organo eder hau. 1920 inguruan Usurbilgo Salbatore parrokiak hain baliotsua den tresna erosi zuen zenbait herritarren ahalegin ekonomikoari esker. Honenbestez, 100 urtetik gora egin ditu organoak Usurbilen.

Azken urteotan zaharberritze-lan garrantzitsuak egin dituzte Usurbilgo organoan.

Joan Luis Atxegaren eskutik Usurbilgo organoa gertutik ikusteko aukera paregabea izango dugu.

Ekitaldia bukatuta dago.

Kategoria

Herria

Usurbil

Antolatzailea

Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala