Radio Rebelde

Radio Rebelde

ASPANOGIk antolatutako kontzertu solidarioa izango da. Hirugarren aldia izango da Radio Rebeldek ASPANOGIk antolatutako kontzertu solidario batean parte hartzen duena. Elkarlan horrek agerian uzten du, beste behin ere, musika elkartzeko, sentsibilizatzeko eta minbizia duten haur eta nerabeekin eta haien familiekin elkartasuna adierazteko tresna izan daitekeela.

Kontzerturako sarrera librea izango da. Emanaldian zehar, ASPANOGIk informazio karpa bat jarriko du plazan. Bertaratzen direnek elkartearen lana gertutik ezagutu, produktu solidarioak erosi edo dohaintza bat egin ahal izango dute bertan.

Bildutako diruak ASPANOGIk Gipuzkoan haur-minbiziaren prozesua bizi duten familiei eskaintzen dien gizarte-, psikologia- eta hezkuntza-arloko laguntza eta akonpainamendua indartzen lagunduko du, bai gaixotasunean zehar, bai ondorengo etapetan.

ASPANOGIk eskerrak eman nahi dizkio Radio Rebelderi hirugarren urtez ekimen honetan parte hartzeagatik eta elkartearekin duen konpromisoagatik. Era berean, Lasarte-Oriako eta inguruko herrietako herritarrak Aldatza plazara hurbiltzera eta musikaz eta elkartasunez beteriko arratsaldeaz gozatzera gonbidatuta daude.

  • 00

    egun

  • 00

    ordu

  • 00

    minutu

  • 00

    segundu

Data

Ira 05 2026

Ordua

18:30

Kokalekua

Andatza plaza

Kategoria