Sortalde, Usurbigo Energia Berriztagarrien Komunitatearen aurkezpen publiko

Sortalde, Usurbigo Energia Berriztagarrien Komunitatearen aurkezpen publiko

Sortalde, irabazi asmorik gabeko kooperatiba eratu da Usurbilen. Hasiera batean, 30 herritarren parte hartzearekin abiatu zen ekimena, eta orain, herriari zabaldu nahi zaio ahalik eta parte hartzea zabalena izan dezan.

Hori dela eta, Usurbilen, trantsizio energetikoaren erronkari aurre egiteko asmoarekin sortu den eragile berri hau ezagutzeko gonbita luzatzen dizuegu. Ikasi dezagun elkarrekin jasangarriagoak izaten eta sortu dezagun gure energia propioa!

Zatoz, eta ezagutu 2024ari begira ditugun asmoak. Bertan azalduko ditugu buruan ditugun lehen proiektuak eta bazkide izateko eman beharreko urratsak.

Harremanetarako eposta: info@sortalde.eus

Data

Urt 24 2024
Expired!

Ordua

18:30

Kokalekua

Sutegi Auditorium
Kategoria

Herria

Usurbil