TikTara – Ubera

TikTara – Ubera

XIX. mendearen bukaeran eta XX.aren hasieran, milaka euskaldunek bizi berri baten bila bidaiatu zuten Hego Amerikara. Aro kolonialean berriz, haien bidaia eta bizitza historia eta kondairaren artean galtzen den beste askok Atlantikoa zeharkatu zuten. Azken finean, Kontinente Berriak milaka pertsona erakarri zituen bizimodu berri bati ekiteko, aberasteko edo ametsak betetzeko leku gisa.

TikTara taldeak sustrai latinoko musika sortzen du euskaraz idatzitako hitzekin. “Ubera” proiektuak euskal migratzaileek Ameriketan bizi izan zituzten esperientzietan sakontzen du, migratzaile horiek bertan aurkitutako musikaz lagunduz. Oro har, proiektuak bidaia musikala egiten du, kultura askoren ekarpenarekin Hego Amerikako kultura nola sortu den azaltzeko asmoz, baina, batez ere, euskal kultura hegoamerikar kulturaren ekarpenarekin nola aberastu den ulertzeko.

Sarrerak

  • 00

    egun

  • 00

    ordu

  • 00

    minutu

  • 00

    segundu

Data

Urt 08 - 18 2026

Ordua

18:00

Prezioa

6,00 €

Kokalekua

Sutegi Auditorium
Kategoria

Herria

Usurbil