Udazkeneko antzerki zikloa: Miñan

Udazkeneko antzerki zikloa: Miñan

​​​​​​​Ibrahima kamioi batean zebilen aprendiz Ginean, egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen Afrikatik Europara. Mediterraneoa zeharkatzen dutenak deshumanizatzea ezinbestekoa da haien heriotzen, kanporatzeen, ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko. Baina bizitza horietako bakoitza bakarra da eta, beraz, unibertsala. Eta kontatzeak hori azpimarratzen du.

Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da antzezlan hau, hark ahoz kontatua, Amets Arzallusek idatziz jasoa, eta Artedramak antzerkira egokitua.

  • 00

    egun

  • 00

    ordu

  • 00

    minutu

  • 00

    segundu

Data

Aza 26 2024

Ordua

19:30

Prezioa

8,00 €

Kokalekua

Biteri kultur etxea
Kategoria

Herria

Hernani