Willis Drummond

Willis Drummond

Willis Drummond rock taldea 2006an sortu zen. Ibilbide oparoa izan du urteotan Baionako taldeak, zazpi disko kaleratu ditu, azkena Hala ere izenekoa. Hain zuzen, diskoaren aurkezpen birako azken kontzertuetako bat izango da Hernanikoa.

Rock elektrikoki lan intelektual eta zuzena da disko berria, gogoeta eragin asmo duten letrekin. Garai bateko energia eta soinu gordina atxikitzeko helburua izan du taldeak, baina alde modernoa eta garaikidea alde batera utzi gabe. Letrak dira horren adibide. Gaur egungo mundua islatu nahi izan dute letretan, hain zuzen, mundu horrek dakartzan kontraesanak eta kezkak agerian uztea.

Jurgi Ekiza: ahotsa, gitarra

Xan Bidegain: baxua, koruak

Felix Buff: bateria, perkusioak

Vincent Bestaven: gitarra, teklatuak

Sarrerak

Data

Abe 30 2023
Expired!

Ordua

22:00

Prezioa

8,00 €

Kokalekua

Biteri kultur etxea
Kategoria

Herria

Hernani