Albisteak

  1. buruntzaldea
  2. Albisteak
  3. Lasarte-Oriako Udalak hitzarmenak sinatu ditu euskararen erabilera sustatzeko

Lasarte-Oriako Udalak hitzarmenak sinatu ditu euskararen erabilera sustatzeko

Lasarte-Oriako Udalak uztailaren hasieran hainbat hitzarmen sinatu zituen Ttakun Kultur Elkartearekin eta herriko lau ikastetxerekin herritarren artean euskararen erabilera sustatzeko. Guztira, 200.000 euro baino gehiago bideratu ditu Udalak.

 

Ttakun Kultur Elkartearekin sinatutako hitzarmenaren bitartez, elkarteak 187.955 euro jasoko ditu. Kopuru hori, euskara sustatzeko hamar programa diruz laguntzeko erabiliko da. Programa horiek hiru taldetan banatuta daude: haur eta gazteen aisialdia euskalduntzeko programak (Udako Txokoak, Amaraun ludoteka, Kuadrillategi programa…), Txintxarri aldizkaria eta Solaskide-Solasbide programa.

 

Bestalde, Lasarte-Usurbil Institutua, Landaberri BHI, Sasoeta-Zumaburu eta Landaberri-Garaikoetxea ikastetxeekin sinatutako hitzarmenari esker, 46.000 euro inguru bideratuko ditu Udalak, ikastetxeek argitaratzen dituzten aldizkerientzat (Irakutrezin, Esazu eta Irrintzi), pertsonaia famatuen bisitak finantzatzeko eta ikasleen artean euskararen erabilera sustatzera bideratutako beste zenbait ekimen finantzatzeko.