Buruntzaldea euskaraz

EU | ES
Buruntzaldea euskaraz

Kultur agenda RSS

< Uztaila 2018 >
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     

erakusketa

  • Usurbilgo jaiak: Sutegiko erakusketak
    Ekainak 26tik - Uztailak 04ra (Usurbil)

    GEHIAGO IRAKURRI

    Herria: Usurbil

    -Zirriborro tailerreko ikasleen pinturak eta Eguneko Zentrokoen eskulanak:
    Epea: ekainak 26-uztailak 4.
    Ordutegia: 11:00-13:00 / 18:00-20:00.
    Tokia: Sutegiko erakustaretoa.

    -"Santixabeletako argazkiak 1984-2017":
    Epea: ekainak 26-uztailak 4.
    Tokia: Sutegiko erakustaretoa.
    Zehaztasunak: "Iñaki Agirresarobe herritarrak 1984-2017 urte bitartean Santixabel jaietan ateratako argazkiak egongo dira ikusgai".

     

ikastaroa

  • UEU-ren udako ikastaroen baitako Jakin Jardunaldia
    Uztailak 12tik - Uztailak 13ra (Usurbil)
    Antolatzailea: UEU, Jakin eta Usurbilgo Udala

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Udarregi Ikastola
    Herria: Usurbil

    Iraupena: uztailak 12-13 (ostegun eta ostirala).
    Tokia: Udarregi Ikastola.
    Ordutegia:
    -Uztailak 12: 09:30-16:30.
    -Uztailak 13: 09:30-12:30.
    Ordu  kopurua: 8,50 ordu.
    Matrikulazio epea: maiatzak 14-uztailak 9.
    Matrikula prezioak: 10 euro.
    Zehaztasunak: “1968ko udaberrian mundu berri baten aldarri egin zen Parisen, Berlinen, Pragan, Mexikon. Baita Euskal Herrian ere. Urte erabakigarriak izan ziren utopia kritiko eta eraikitzaileak pentsatu eta praktikan jartzeko. 50 urte geroago, zeri deitzen diogun utopia, eta ze iruditeria kolektibo eraiki eta partekatzen ari garen eta nola berritu ditzakegun aztertu nahi dugu. Utopia, jada, ez da iristezina den leku hura, baizik eta posible denaren zentzua zabaltzeko eraldaketa-praktika bide bat. Utopia berriak indar hartzen ari dira gurean, horien artean zaintzaren utopia eta utopia sozio-ekologikoa ditugu”.

    Antolatzaileak: UEU, Jakin eta Usurbilgo Udala.
    EDUKIAK
    Uztailak 12, osteguna

    9:00-9:30 Harrera eta material banaketa.
    9:30-9:45 Lorea Agirre Dorronsoro (Jakin): Utopiari sarrera.
    9:45-10:45 Amaia Lasa (idazlea, poeta eta irakaslea): Nondik gatoz, non gaude.
    11:00-11:30 Atsedenaldia.
    11:30-12:15 Alba Garmendia (EHUko Filosofia Saileko doktoregaia): Utopia klasikoak eta berriak.
    12:15-13:30 Edu Apodaka (EHUko Soziologia irakaslea): Praxia, pragmatismoa eta utopia elkartzen diren tokia.
    13:30-14:45 Bazkaria

    Zaintzaren Utopia
    15:00-15:45 Uzuri Aboitiz (Universitat de Barcelonako Gizarte Antropologia Saileko doktoregaia): Zaintzak erdigunera. Aukerak, arriskuak eta zenbait galdera.
    15:50-16:30 Bego Zearreta (Bizkaiko Zahar egoitzetako langile grebalaria): Zaintzaren aldeko borroka.

    Uztailak 13, ostirala
    Utopia sozioekologikoa

    9.30-10:30 Iñaki Barcena (EHUko Politika Saileko irakaslea): Eko-Sozialismo-Feminista, utopia berri bat?
    10:30-11:15 Anaiz Agirre eta Xabier Harlouxet (Bizi! mugimendua): Alternatiba burujabe bat lantzen.
    11:15-11:45 Atsedenaldia.
    11:45-12:30 Bego Huarte (Ongi Etorri Errefuxiatuak plataforma): Harrera herria nola antolatu.

    Matrikulaziorako argibideak
    Matrikulatu aukera sakatu (goian dago, izenburuaren azpian) eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
    Matrikula-orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioa eta ordainketaren inguruko argibideekin.
    Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 821426, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
    Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
    Diru-laguntzen informazioa.
    BAZKARIA
    Elkarrekin bazkaltzeko aukera eskainiko dugu, eman izena bazkarian matrikulatzerakoan. Prezioa: 15,00€

    Alergia eta dieta bereziak.
    Atsedenaldian mokautxo bat eskainiko dugu, adierazi mesedez alergia, intolerantzia eta dieta bereziak matrikulatzerakoan.

    Informazio gehiago eta izen ematea: ueu.eus

  • "Sagarrondotik sagardora" ikastaro zikloa
    Uztailak 14 (Usurbil)
    Antolatzailea: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba, Sagardoaren Unibertsitatea, Sagarki, Bizi Sagardoa eta Usurbilgo Udala
    Ordua: 09:00-13:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Potxoenea
    Herria: Usurbil

    Saioen egutegia:
    -Uztailak 14: "Fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa", Josu Osarekin.
    -Irailak 8: "Sagarraren heldutasun analista. Etxean sagardoa egiteko hastapenak", Aitor Etxeandia eta Egoitz Zapiainekin.

    Izen ematea eta argibide gehiago:
    943 361 114
    alkartasuna@usurbil.com
    alkartasuna.eus/euskara/produktuak/ikastaroak

Musika

  • Laboaren Uztaila: Igor Arzuaga (Mara bakarlaria)
    Uztailak 05 (Usurbil)
    Ordua: 22:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Mikel Laboa plaza
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Laboaren Uztaila bakarlari zikloaren 4. edizioaren baitan, Igor Arzuagaren (Mara) emanaldia. "Igor Arzuaga ezkutatzen da proiektu honen atzean.  “Euskal kabaret” bezala definitu izan da bere musika egitasmoa, non bapatekotasuna eta musika garapenak handiak diren. Mararen unibertso musikala esplika ezina da. Molde intimistako diskoak dira, zeinetan poesiak musikak adina garrantzia duen, eta pop, rock eta folk doinuekin batera, kabareteko musikaren edota Frantziako kantagintzaren oihartzunak biltzen diren. Esan daiteke Arzuaga bere ahots propio eta berezia aurkitu duela urte hauetan zehar. Horrez gain, instrumentu bat baino gehiago menperatzen dituen musikaria da: pianoa, gitarra, soinu txikia, akordeoia, aho-soinua...Exkixu talde arrakastatsuan trikiarekin eta Mikel Urdangarinen lehen diskoetan parte hartu zuen, baita Une Latzak taldearekin ere, harik eta bakarkako kantu egile ibilbideari ekin zion arte. Orain arte hiru disko kaleratu ditu bere izenpean ('Argi izpi bat' eta 'Smog', biak Gaztelupeko Hotsak-ekin eta `El perro corredor´ Ediciones Negruzco-rekin) eta beste bi ('Lagun eroa' eta 'Unibertsoa gu') Mara izenpean, bere kantuak interpretatzeko Arzuagak sortutako 'pertsonaia' edo alter egoa. Luis Vil musikariarekin 'Mara-Mara' izeneko lan ederra kaleratu zuten, “Paperezko loreak” kortoa musikatzen kolaboratzen ari zirela sortutako ideiatik".

    Oharra:
    "Jaialdia sostengatzeko, autogestionatua denez eta inolako diru-laguntzarik gabe egiten denez, betiko lez txapela pasako da kontzertuetan ikusleek borondatea jar dezaten. Baina aurtengoan musikariek laguntza eskaini dute beraien diskak oparituz eta diska hauen sorta ederrak zozketatuko dira uztailaren 5 eta 26ko kontzertuetan. Zozketarako boletoak jada salgai daude, nahi dituenak herriko festa edo ekintzatan aurkituko gaitu saltzen. Zozketarako talde eta bakarlari mordo baten diskak ditugu dagoeneko eta zerrenda luzatuz doa: eMe, Don Inorez, Zozo, Joseba Tapia, Joseba Irazoki, Mikel Uraken, Zaparra, Kezka, Erokomeri, Odolaren Mintzoa, Rukula, Sokartean, Hotzikara, Mendeku Itxua, Desegin, Izeberg…. Boletorik ba al daukank????".

  • Laboaren Uztaila: Joseba Irazoki
    Uztailak 12 (Usurbil)
    Ordua: 22:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Mikel Laboa plaza
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Laboaren Uztaila bakarlari zikloaren 4. edizioaren baitan, Joseba Irazokiren emanaldia. "Gitarrista polifazetikoa da Joseba Irazoki, konposizioan ez ezik inprobisazioaren munduan ere gogo biziz barneratzen dena. Folka, rocka, psikodelia, bluesa,... eta tresnen esperimentazioa hartzen ditu bere baitan, proposamen artistiko harrigarri eta sailkaezina osatuz. Umorea eta birtuosismoa barra-barra. Honako talde eta proiektutan dabil edo ibili da besteak beste:  Aton Rhumba, Petti eta Rafa Rueda, Duncan Dhu, Mikel Erentxun, Nacho Vegas, Maixa eta Ixiar, Do, On Benito,... Gitarra elektrikoa, ahotsa eta bonboa izango ditu lagun bakar taula gainean, gizon orkestrako repertorioa errepasatuko duelarik eta horrez gain, azken urteetan osatu duen taldearekin jotzen dituen abestiak ere ekarriko ditu".

    Oharra: "Jaialdia sostengatzeko, autogestionatua denez eta inolako diru-laguntzarik gabe egiten denez, betiko lez txapela pasako da kontzertuetan ikusleek borondatea jar dezaten. Baina aurtengoan musikariek laguntza eskaini dute beraien diskak oparituz eta diska hauen sorta ederrak zozketatuko dira uztailaren 5 eta 26ko kontzertuetan. Zozketarako boletoak jada salgai daude, nahi dituenak herriko festa edo ekintzatan aurkituko gaitu saltzen. Zozketarako talde eta bakarlari mordo baten diskak ditugu dagoeneko eta zerrenda luzatuz doa: eMe, Don Inorez, Zozo, Joseba Tapia, Joseba Irazoki, Mikel Uraken, Zaparra, Kezka, Erokomeri, Odolaren Mintzoa, Rukula, Sokartean, Hotzikara, Mendeku Itxua, Desegin, Izeberg…. Boletorik ba al daukank????".

  • Laboaren Uztaila: Mikel Uraken
    Uztailak 19 (Usurbil)
    Ordua: 22:00

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: Mikel Laboa plaza
    Herria: Usurbil

    Zehaztasunak: Laboaren Uztaila bakarlari zikloaren 4. edizioaren baitan, Mikel Urakenen emanaldia. "Mikelena folk musika bezala sailkatzekotan, Akauzazteren folk primitiboarekin parekatu beharko genuke. Eta AEB-etako country-rock edo Americanaren alorrean sartu nahi izanez gero, Byrds-en doinu argitsuenetan baino, Slint/Smog/Palace-ren soinu espektraletan antzekotasun handiagoa nabarituko genuke. Hala ere, motz geratuko ginateke. Intentsitatea eta indarra lantzen ditu geldiezin eta etengabe. 
    2000ko hamarkada erdialdean Loan metal taldean egin zituen lehen urratsak. Bakarkako ibiliari ingelesez ondutako Folk Songs for Tormented Soulslanarekin (2013) ekin zion. Omenaldi xumeakEPan (2014), Anariren bertsio bat eta Mikel Laboaren beste bat sartu zituen. Iazko urte hondarrean Neguaren osteanplazaratu zuen. Euskaraz egindako zazpi folk pieza gordin, biluzi, basa. Euskal kantagintzaren esparruan berrikuntzarako ale bat jarri nahi luke. Mikel, euskara espresiobide moduan erabiltzen hasi denetik, beldurra, lotsa eta estiloen zurruntasunak gainditu ditu. Basatia, aske eta ausarta, Michael Giraren disko akustikoak, Richard Dawson-en kantu gordinak eta Mikel Laboaren Lekeitio martzianoenak bezala.
    Mikelen musika ez da erraz gustatzen den horietakoa. Mikel oso artista pertsonala da, gutxitan ikusten den ausardiaz eta gardentasunez gainera. Deserosoa suerta daiteke, baina arte deserosoa da gugan benetako talka eragin dezakeen bakarra".

    Oharra: "Jaialdia sostengatzeko, autogestionatua denez eta inolako diru-laguntzarik gabe egiten denez, betiko lez txapela pasako da kontzertuetan ikusleek borondatea jar dezaten. Baina aurtengoan musikariek laguntza eskaini dute beraien diskak oparituz eta diska hauen sorta ederrak zozketatuko dira uztailaren 5 eta 26ko kontzertuetan. Zozketarako boletoak jada salgai daude, nahi dituenak herriko festa edo ekintzatan aurkituko gaitu saltzen. Zozketarako talde eta bakarlari mordo baten diskak ditugu dagoeneko eta zerrenda luzatuz doa: eMe, Don Inorez, Zozo, Joseba Tapia, Joseba Irazoki, Mikel Uraken, Zaparra, Kezka, Erokomeri, Odolaren Mintzoa, Rukula, Sokartean, Hotzikara, Mendeku Itxua, Desegin, Izeberg…. Boletorik ba al daukank????".

Jaiak

  • Usurbilgo jaiak
    Uztailak 01 (Usurbil)
    Antolatzailea: Jai Batzordea

    GEHIAGO IRAKURRI

    Herria: Usurbil

    06:00 Eonian Elektrotxaranga.
    07:00 Gaupasa egin dutenen argazkia.
    07:30 Sokamuturra ikastola aurreko belardian.
    09:00 Esnadeia dultzaineroekin.
    11:00-14:00 Erraldoi eta buruhandien 3. Topaketa.
    11:00 Helduentzako Santixabel Bola Txapelketa irekia.
    11:30 Azpeitiko zanpantzarrak.
    12:00 Buruhandiak dultzaineroekin.
    12:30 Herri-kirolak. Euskal Herriko emakume harri-jasotzaile eta aizkolarien txapelketa.
    14:00 Jubilatuen bazkaria Atxega Jauregian.
    16:30 Haur eta gazteentzako Santixabel Bola Txapelketa.
    18:00 Arriketai Txaranga.
    18:30 Herri-kirolak: idi-dema eta emakumezkoen giza-proba.
    19:00 Patata tortilla lehiaketa txosnetan.
    22:30 Bertsolariak frontoian: Jexux Mari Irazu, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran eta Unai Iturriaga.
    Jarraian, XLII. Santixabeletako bi bertsopaper lehiaketetako sariak.
    00:00 Berbena frontoian: Laiotz.
    02:30 Odolaren Mintzoa eta Rukula txosnetan.

  • Usurbilgo jaiak
    Uztailak 02 (Usurbil)
    Antolatzailea: Jai Batzordea

    GEHIAGO IRAKURRI

    Herria: Usurbil

    09:00 Esnadeia txistulariekin.
    12:00 Soka-dantza udaletxe aurrean.
    Jarraian, lore eta salda banaketa.
    12:30 Buruhandi eta erraldoiak txistulariekin.
    12:30 Incansables txaranga.
    16:00 Musa txosnetan (Izen ematea 15:30-16:00 artean).
    17:30 Gizonezkoen Esku Pilota Txapelketako finalak.
    18:00 Gaztetxoenzako Auntoke txapelketa txosnetan.
    18:00 Buruhandi eta erraldoiak dultzaineroekin.
    18:30 Incansables txaranga.
    19:00 Paella lehiaketa txosnetan.
    23:00 Maskota erretzea eta traka Dema plazan.
    00:00 Zaparra eta Larrian Gozo erromeria txosnetan.

Irteera

  • Errioxara irteera
    Uztailak 07tik - Uztailak 08ra (Usurbil)
    Antolatzailea: Andatza M.K.T.

    GEHIAGO IRAKURRI

    Herria: Usurbil

    Epea: uztailak 7, 8.
    Abiatzeko hitzordua: autobusez, uztailaren 7an 7:00etan Oiardo Kiroldegitik.
    Ibilbideak: Valgañón-Posadas (19 km), Cubilla-Pancorbo (13 km).
    Izen ematea: uztailaren 3a baino lehen 75 euroko ordainketa egin kontu zenbakiotako batean:
    Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321
    Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805
    Oharrak:
    -Ostatua pentsio erdian, "Albergue Ezcaray" gunean.
    -Plaza kopuru mugatua.
    -2 eguneko ibilbideen otorduak norberak eraman behar ditu.
    -Andatza M.K.T.-k antolaturiko irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean edukitzea. "Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu". 
    Informazio gehiago: andatza@hotmail.com / andatza.com

Deialdia

  • Odol ematea
    Uztailak 09 (Usurbil)
    Antolatzailea: Usurbilgo Odol Emaileen Elkartea
    Ordua: 18:00-20:30

    GEHIAGO IRAKURRI

    Non: anbulatorioa
    Herria: Usurbil

    Informazio gehiago:
    http://www.gotatanta.com/
    943 317 091

© 2013 Buruntzaldeko Euskara zerbitzuak
Harremanetarako | Irisgarritasuna | Lege oharra
CSS | XHTML | WAI-A | iametza interaktiboa

Andoain Astigarraga Hernani Lasarte-Oria Urnieta Usurbil