Lehoi erregea, musikala – Salestar Magale ikastetxea

Lehoi erregea, musikala – Salestar Magale ikastetxea

Bi emanaldi izango dira: 17:30etan eta 19:00etan

Salestarrak Magale Urnietako DBHko lehenengo mailako ikasleak “Lehoi erregea” musikala prestatzen ari dira. Emanaldian hizkuntza eta arte eszeniko eta plastikoak uztartuta ariko dira gazteak euren trebetasunak oholtzaratuz.

Azken asteetan ikasleak lanean buru-belarri aritu dira. Izan ere ugari dira horrelako emanaldi baten atzean dauden betebeharrak;  agertokiko dekorazio-elementuak sortu, opariak egin, koreografiak asmatu eta entsegatu, interpretazioa ikasi eta ahozkotasuna landu, besteak beste. Ikasleen artean gogoa eta ilusioa sortzen duen proiektua da musikalarena eta asko dira proiektu horren bitartez lantzen diren zuzeneko eta zeharkako gaitasunak.

Data

Api 26 2024
Expired!

Ordua

17:30

Kokalekua

Sarobe Arte Eszenikoen Gunea
Kategoria

Herria

Urnieta