Albisteak

  1. buruntzaldea
  2. Albisteak
  3. 2018ko errenta aitorpena euskaraz
Andoain
Astigarraga
Hernani
Lasarte-Oria
Urnieta
Usurbil

2018ko errenta aitorpena euskaraz

Euskaldun aktibo izateko beste modu bat duzu errenta aitorpen euskaraz egitea.

Apirilaren 8tik uztailaren 1era egongo da zabalik 2018ko ekitaldiari buruzko errenta aitorpena egiteko epea.

Era desberdinak daude aitorpena egiteko: etxera iritsitako autolikidazioa onartuta, zerbitzu mekanizatura joanda edo Internetez eginda. Hiru modalitateetan duzu EUSKARAZ egiteko aukera.

Autolikidazio proposamenak iristen ari dira etxeetara, eta apirilaren 15etik aurrera hasi zaitezke onartzen. Zerbitzu mekanizatuan ordua hartzeko epea apirilaren 12an irekiko da. Horretarako, Hernaniko Latsunbeberri auzoko 8-9 bulegoan hartu behar da ordua. Hauxe duzu telefonoa: 902 100 040.

Autolikidazioa onartzerakoan, aski duzu euskaraz onartu nahi duzula adieraztea. Era mekanizatua hautatzen baduzu, berriz, bulegoan hartzen zaituen langileari esan euskaraz egin nahi duzula.

Aukera ezazu Errenta Aitorpena EUSKARAZ egitea.

Informazio gehiago lotura honetan: http://euskara-info.buruntzaldea.eus/euskara/egitasmoak/errenta-aitorpena