Kultur Agenda

Zuretzat

Familia

Pertsonon ikaskuntza-prozesuan berebiziko garrantzia du haurtzaroak. Bizitzako lehen urteetan garatzen dira gerora baliagarri izango ditugun zenbait gaitasun, tartean hizkuntzarena. Komunikatzeko ez ezik, mundua izendatu eta interpretatzeko funtsezkoa da. Haurraren bizitzan familiak duen pisua aintzat hartuta, agerikoa da transmisioak txikiarengan duen eragina; izan ere, etxean jasotzen du eredua, estimulua. Horregatik, haurraren unibertsoa euskaraz eta euskaratik elikatzen badugu hizkuntzaren jabekuntza izugarri erraztuko diogu.

Albisteak

Euskara ikasteko aukera, zabalik

Ikasturte berriari ekitear dira Buruntzaldeko euskaltegiak: eskaintza zabala bermatu ez ezik, ikasketa-prozesua ekonomikoki babesteko aukera ere badakarte. Egunotan abiatuko da…

Familia transmisioa Buruntzaldean: Euskara, haurren lehenengo oparia

Buruntzaldeko sei udalerriek (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) elkarlanean dihardute familia transmisioa indartzeko egitasmo batean, euskararen erabilera etxetik…

Apelliduak Abizendu: Buruntzaldeko 1.000 lagunek baino gehiagok euskaratu dituzte abizenak

Buruntzaldeko sei udalek —Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil— urteak daramatzate Apelliduak Abizendu programa bultzatzen, herritarrei beren abizenak eta…