Albisteak

  1. buruntzaldea
  2. Albisteak
  3. Andoainek Tolosarekiko independentziaren 400 urteurrena ospatuko du aurten
Andoain

Andoainek Tolosarekiko independentziaren 400 urteurrena ospatuko du aurten

1615ean, Andoainek bide berri bati ekin zion. Hainbat hamarkada Tolosari lotuta egon ondoren, udalerri izateko ametsari ekin zion. Aurten erabaki horren 400 urte beteko dituzte eta andoaindarrak atzera begira jarri dira herriaren ibilbideari erreparatzeko. Horretarako, www.andoaindarrak400.eus webgunea sortu dute eta han ospakizunari buruzko informazio guztia bildu dute. Besteak beste, sortu duten bideoklipa ere zintzilikatu dute.
Urteurrenaren ospakizun ekitaldiak urte berriarekin hasi dira. Hala, urtarrilaren 2tik otsailaren 15 era “Andoain, lau mende baino gehiago” erakusketa ikus daiteke Bastero Kulturgunean doan.
Baina urte osoan zehar ekitaldi gehiago egongo dira. Horietako batzuetan, andoaindarrek era aktiboan parte har dezakete, hala nola herri antzerkian edo Andoaingo Guduaren antzezpenean. Gainera, Andoaingo historia hobeto ezagutzeko hainbat hitzaldi, erakusketa, instituzioen ekitaldi, kontzertu, etab. antolatu dituzte. Horretaz gain, hainbat euskarri sortu dituzte, kamisetak, txapak, poltsak eta egutegiak, adibidez, urteurrenaren irudiarekin.