Albisteak

  1. buruntzaldea
  2. Albisteak
  3. Adi! Zure webgunea euskaratzeko diru-laguntzak
Andoain
Astigarraga
Hernani
Lasarte-Oria
Urnieta
Usurbil

Adi! Zure webgunea euskaratzeko diru-laguntzak

Honakoaren bidez jakinarazi nahi dizugu IKTetan euskara sustatzeko, garatzeko eta normalizatzeko diru-laguntzetarako deialdia egin duela Eusko Jaurlaritzak, eta di-da-k behar duzun horretan laguntzeko prestakuntza eta prestutasuna biak dituela, bai eskabidea kudeatzeko bai webgunea sortzeko, euskaratzeko edo moldatzeko.

Diru-laguntza horiek honako egitasmo hauek hartzen dituzte:

1.- Euskarazko atari edo webguneak sortzea.

2.- Aurretik dauden webguneetan funtzionalitate berriak sortzea eta mugikorretarako egokitzea.

3.- Aurretik abian dauden euskarazko webguneak zerbitzu, funtzionalitate eta eduki berriz hornitzea eta mugikorretarako egokitzea.

4.- Softwarea euskaraz sortzea, eguneratzea edota euskara lokalizatzea.

Informazio gehiago beheko estekan aurkituko duzu, eta zalantzarik badaukazu, deitu lasai.

https://www.euskadi.eus/r47-bopvapps/eu/bopv2/datos/2015/02/1500549e.pdf