D ereduan ikasi baduzu eta gidabaimena ateratzea pentsatzen ari bazara, ez galdu aukera hau! Buruntzaldeko sei udalek (Urnieta, Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria eta Usurbil) kanpaina bat bultzatzen dute urtero, euskaraz ikasi eta azterketa egin dezazun.
Proiektua eskualdeko autoeskolekin egiten da elkarlanean, eta arlo horretan ere euskararen erabilera sustatzea du helburu. Parte hartzen duten autoeskolek prestakuntza teorikoa euskaraz eskaintzen dute, zerbitzu hori errazteko ahalegin handia eginez. Horrez gain, pizgarri gisa, udalek 400 euroko sariak zozketatzen dituzte urtero, azterketa teorikoa euskaraz gainditzen dutenen artean.
2024an Buruntzaldeko 9 autoeskolak hartu zuten parte eta guztira 10 sari zozketatu ziren. 2010ean datuak biltzen hasi zirenetik, 1.300 pertsonak baino gehiagok gainditu dute gidabaimenaren alde teorikoa euskaraz, ekimen honen arrakasta islatzen duen datua.
2025eko zozketaren irabazleak
Aurten, hauek dira 400 euroko zozketaren irabazleak:
Andoain: Zuriñe Barrante Ruiz.
Astigarraga: Bernart Astiazaran Aleman.
Hernani: Aimar Balenciaga Cia, Danel Manterola Miranda eta Maier Mutuberria Gutierrez.
Urnieta: Olatz Urruzola Labaka.
Usurbil: Jon Honich Iriberri.
Gainera, Autoeskolen Federazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko elkarlanari esker, orain euskarazko azterketa prestatzeko material moderno eta erakargarriak dituzu, prozesua are gehiago erraztuz.
2025eko kanpaina abian da. Bat egitera animatzen zara? Hurbildu zure konfiantzazko autoeskolara edo kontsultatu informazio guztia zure udaletxean.
Eman pausoa eta atera gidabaimena euskaraz!