Albisteak

  1. buruntzaldea
  2. Albisteak
  3. Erreportari Gaztea lehiaketako sariak banatu ditu Andoaingo Udalak

Erreportari Gaztea lehiaketako sariak banatu ditu Andoaingo Udalak

Andoaingo Udaleko Euskara Sailak antolatzen duen Erreportari Gaztea sariketako 12. edizioko sariak banatu dituzte (abenduak 17an) Gazte Lokalean. Lehen saria Ander Guerrero, Iker Lizeaga eta Asier Lopez de Arregirentzat izan da. Hauek 360 euro eta Xabier Laka eskultoreak diseinatutako trofeoa jaso dituzte.

 

Bigarren saria Leticia Ugalde eta Oihane Peralesek irabazi dute, eta 180 euroko saria jaso dute. Hirugarren saria, berriz, Leire Esnaola, Maialen Santa Kruz eta Lorea Sotok eskuratu dute eta 90 euroko saria jaso dute.

 

Motorraren mundua, teknologia berriak edota Go!azen telebista saioaren inguruko erreportajeak izan dira sarituak. Gainera, epaimahaiak Kaletxikiko jaien inguruan egindako idazlanari (Alaine Jauregi eta Mikel Urdangarin) aipamen berezia egin zion. Bestalde, ekitaldian gonbidatu berezia izan zen: Kemen Lertxundi musikaria.

 

Sariketa Andoain, Aduna, Asteasu, Astigarraga, Amasa-Villabona, Hernani, Larraul, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil edo Zizurkilen bizi edo ikasten duten 18 urte arteko gazteei zuzendua dago. Aurtengo edizioan, 20 lan aurkeztu dituzte eta guztira 44 gaztek hartu dute parte.

 

Argazkia: Jose Ignacio Unanue

* Iturria: Aiurri