Kanpora sartzen

Kanpora sartzen

2013ko martxoaren 11n, Xabinek seropositiboa zela jakin zuen; egun hartan, dena aldatu zen. Hamar urteren ostean, Xabin eta birusaren arteko harremanaz hitz egiteko garaia iritsi da. Lanak birusarekin izandako elkarbizitza eta azken hamarkadan gertatutako pasadizoak errepasatuko ditu. Pilulak, estigma, lotsa, kontsultak, beldurra, errua, bakardadea, osasun mentala, terapia, pandemia… Nola eragin du birusaren etorrerak Xabinen eguneroko bizitzan? Kanpora sartzen sentimendu gordinenen eta umorearen arteko oreka bilatzen duen lehen pertsonan idatzitako istorioa da.

Sarrerak

Zuzendaritza: Aitziber Garmendia.

Interpreteak: Xabin Fernandez, Intza Alkain.

Ekoizpena: Txalo Produkzioak.

Data

Ots 18 2024
Expired!

Ordua

19:00

Prezioa

7,00 €

Kokalekua

Sarobe Arte Eszenikoen Gunea
Kategoria

Herria

Urnieta