Oscarra Oscarrentzat

Oscarra Oscarrentzat

Los Angeles (EAB) Zine Akademiako sariak, Oscar preziatuak banatzen direneko gau magikoa. Baina gu ez gaude Kodak Antzokian; gu hiriaren kanpoaldean kokatutako Motel ziztrin batean gaude, istorio hau kontatzeko eskenatoki bakar bezala balioko digun terrazadun gelan. Hori bai, urrun (oso urrun) “Hollywood”-en kartel famatua ikusten dugu. Óscar Manzano, zine zuzendari gaztea, laburmetraia onenaren sailean izendatu dute sari garrantzitsu hauetan. Eta zinearen hirira iritsi dira Guillermo Barrientos, kultura ministroa Irene Navarro hazienda ministroarekin batera, batek daki zergatik. Batek jakingo du, Oscarrek ez behintzat. Bi politikariek ezin dute elkar ikusi ere egin, eztabaida eta matrakan dihardute etengabe Oscarren kalterako eta zeremonia hasteko ordu gutxi falta direla hori da panorama.

Oscarrek ustegabeko bixita ere izango du; Pauline izeneko Escort Girl misteriotsu batena. Berak ez dakiena da neska Guillermok berak kontratatu duela sari banaketan eta alfonbra gorrian bere neska-lagunaren plantak egin ditzan. Orkestrarik desafinatuena ere ondo utziko luken laukote honek euren bizitzako gaurik zoroenetakoa igaroko du Motel txiki horretan. Zeremoniaren aurretikoak eta ondorengoak banatzen dira ordu eta erdiko komedia honetan. Bilatu gabe elkar aurkituz, gorrotatuz, maitatuz eta mila gauza gehiago biziz. Denok batzen gaituen marko baten barruan, hori bai. Ametsak, gure ametsak, eta haiek betetzeko atzean zer uzteko gai ote garen.

Taldea:
Testua eta zuzendaritza: Mario Hernández
Aktoreak: Ane Gabarain, Mikel Laskurain, Oihana Maritorena, Jon Plazaola
Ekoizleak: LaMandanga Producciones eta Txalo Produkzioa

Sarrera

Data

Abu 14 2024
Expired!

Ordua

18:00

Prezioa

7,00 €
Kategoria

Herria

Urnieta