Albisteak

  1. buruntzaldea
  2. Albisteak
  3. "Ez nuen pentsatuko inoiz, euskeragatik saria emango zigutenik"
Hernani

“Ez nuen pentsatuko inoiz, euskeragatik saria emango zigutenik”

Pili Bereziartua Irubide jate­txeko nagusiak hunkituta hartu zuen ostegunean euskera zaintzeagatik emandako saria, Jakitea elkarteak emandakoa. Hunkituta, eta pixka bat harrituta ere bai, berak irrifarrez dioenez, «ez nuen pentsatuko inoiz euskeragatik saria emango zigutenik! Eza­gu­tu eta bizitu ditugun ga­raiak bizituta, eta entzun ditugunak entzunda!». Bere­ziar­tuari berez ateratzen omen zaio lehenengo hitza euskeraz egitea, karta euskeraz ere edukitzea, edo jatetxean jendea serbitu behar duenak euskeraz jakitea. «Guk dena erderaz ikasi dugu eta lanak ematen dizkigu menua euskeraz jartzeak adibidez… baina natural egiten dugu. Bolada batzuetan euskeraz zekien jendea lanerako bila­tzea ere ez zen erraza izaten…». Berez natural ateratako kontuak, bere emaitza eman dio Bereziar­tuari. «Orain dela 5 urte inguru gizon batek deitu zuen telefonoz eta erreserba egiteko eskatu zidan hiru lagunentzat. Nik beti bezala atenditu nuen, eta zer dek eta, kritiko gastronomikoa izan hura! Uste dut handik datorrela dena. Gustatu egin zi­tzaion eta erreportaje bat ere egin zidaten, eta sari hau ere handik dator».

Jakitea elkartearen sei sari

Jakitea elkarte bat da Gi­puz­koako ostalariena, eta ostegunean sei sari banatu zi­tuen, De­bako Agirre jauregian. Traiek­toria profesional onenaren saria Onkologiko­ko Iñigo Yague­ren­tzat eta Le­gazpiko gizarte zentroko Ma­ria Zaba­laren­tzat izan zen; kalitatearen saria Do­nos­tiako Ganbara jate­txea­rentzat; pin­txorik one­na, Pa­co Buenori eman zioten ga­bar­dina gan­barengatik; pla­ter tradizional one­na Kako jate­txearentzat saltsan egindako xapoagatik; sukalde tradizionalaren enbajadorearena berriz, Madrileko Julian jatetxeak.

Iturria: Hernaniko Kronika